Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olatzagutia

Nafarroako mendebaleko udalerria (Iruñeko merdindadea), Nafarroa, Araba eta Gipuzkoaren arteko mugan. Olazti/Olazagutía du izen ofiziala. Mugak: iparraldean eta ekialdean, Altsasu; mendebalean, Ziordia; hegoaldean, Urbasako mendizerratik harantz, Deierri. Garaiera, 547 m. 20,54 km2 eta 1.814 biztanle (olatzagutiarrak). Arakil ibaiak igarotzen du udalerria. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak, % 15. Industria (altzairugintza, porlana, eraikuntzako gaiak, kimika industria; langileen % 68) eta zerbitzuen alorra (oinarrizko zerbitzuak, garraioak, administrazioa, lantegi mekanikoak; langileen % 33) dira bertako ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XIII. mendeko San Migel Arkaingeruaren eliza erromanikoa (XVI. mendean gotiko-Errenazimentuko moldera eraberritua) eta bertako erretaula nagusia (XVII. m.), Lopez-Goikoetxeatarren jauretxe gotiko-Errenazimentukoa eta San Sebastian ermita.  v Historia. 1355. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Olazagutia. 1846. urtean bihurtu zen udalerri.