Olatz Nagusia
Nafarroako Galar udalerriko herrigunea (Iruñeko merdindadea). 41 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xix. mendearen bukaeran galdu zen. Aipagarriak dira Andre Mariaren Jaiokunde eliza eta bertan gordetzen den XIV. mendearen bukaerako Ama Birjinaren irudi gotikoa, eta Olatz jauregia, Errenazimentukoa.