Olasoko kantua
XV. mendeko euskal kantu zaharra. Arrasateko gudua baino lehen, ońaztarren eta ganboatarren arteko liskarrak baretuta zeudela, Butrongo Jaunak, Martin Ruiz de Ganboak, Olasoko Jaunarekin hitzarmen bat egin zuen, bere alaba Juana Olasoko Jaunarekin ezkontarazteko. Arrasate erreta eta Butrongo nagusia hila zelarik, haren alargun Elvirak bere alabaren ezkontza eragotzi nahi izan zuen. Kantuan, alaba Juanaren nahia ageri da Olasora ezkontzeko. 1450ean egin zen ezkontza.