Olaso Bengoa, Xabier
Arabar idazlea (Otxandio, 1964). Irakasle ikasketak egin ditu. Poesia landu batez ere: Gauaren hegalean (1996), Urtaro (1998), Ariaren hariak (1998), Datak eta posdatak (1999), Itinerarium / Azalaren memoria (2001). Arabako Foru Aldundiaren Ernestina de Champourcin saria irabazi du behin, eta Zumarraga-Urretxuko Udalaren Iparragirre saria, hirutan. 2001ean haurrentzako asmakizun eta aho korapilo bilduma bat argitaratu zuen: Auskalo!. Horren ondoren, bi poema-liburu idatzi zituen haurrentzat: Pupuan trapua (2004) eta Hotsateko basoa (2005). Horietako lehenarekin Haur eta Gazte Literaturako libururik onenaren Euskadi saria jaso zuen 2005ean.