Olasagasti Irigoien, Jesus
Gipuzkoar margolaria (Donostia, 1907 - Donostia, 1955). Donostian eta Madrilen egin zituen pinturako ikasketak. 1923. urtean artista gazteen lehen saria irabazi zuen, Bienabe Artia, Montes Iturrioz eta Tellechearekin batera. Erretratuak, natural hilak eta Euskal Herriko ikuspegiak margotu zituen nagusiki. Erakusketa ugari egin zituen Espainian zehar, bakarka eta taldeka. Lan nagusiak: Retrato de las señoras de Olasagasti, Bodegón, Las hermanas, Guitarristas eta Señor Tejada, Don Pascual Martín, Dr. Sansinenea, Arquitecto Labayen, Poeta Manuel Díez Crespo eta Señora erretratoak.