Olaizola Igiñiz, Juan Maria
Gipuzkoar teologoa eta historialaria (Irun, 1921). Donostian eta Madrilen egin zituen enpresa zuzendaritzako eta teologiako ikasketak. Donostian 1968. urtean zabalduriko Salbatore eliza protestanteko liturgia erredaktorea izan da 1968. urteaz geroztik. 1979. urtean amaitu zuen Historia del Protestantismo en el País Vasco tesia, eta 1993an argitaratu du. Eliza protestanteko ministro egin ondoren Salbatore elizako apaiz izan zen 1986. arte. Hizlari bikaina da. Obra asko idatzi ditu, Eliza Ebanjelikoaren ingurukoak gehienak, gaztelaniaz eta euskaraz.