Olabarrieta, Juan Antonio
(«Clara Rosa» deitua). Bizkaitar idazlea eta elizgizona (Mungia, 1763 - Cadizko kartzela, 1822). Arantzazuko komentuan ikasketak egin ondoren Perura jo zuen 1790. urtean eta Diario de Lima eta Olabarrietak berak sortu zuen Semanario Crítico aldizkarietan idatzi zituen lehen lanak. Mexikon apaiz zela plazaratu zuen Inkisizioak salaturiko Homo brutus obra. Espainiara itzuli behar izan zuen ondorioz eta komentu batean egon zen penitentzia egiten. Komentutik ihes egin ondoren Estatu Batuetan, Ameriketan eta Europan zehar bidaiatu zen. 1820. urtean Cadizen jarri zen bizitzen amnistia baten ondorioz. Hasieran masoia bazen ere ondoren gogor kritikatu zituen masoiak eta liberalen aitzindari bihurtu zen. Iraultzaren aldeko agertu zen eta atxilo hartu zuten matxinada ahalegin baten ondorioz. Cadizko kartzelan zegoela hil zen. Obra nagusiak: Ciudadanos españoles (1820), Diccionario tragalalógico o biblioteca portátil de todo lo tragable por órden alfabético (1821), Balneología médica teórico-práctica o arte de aplicar los baños a beneficio de la salud pública (1821) eta Cartas familiares a madama Leocadia, que da a luz un amante de la verdad y un amigo de su autor (1821).
- ola 1
- ola 2
- ola 3
- Ola, La
- Olabarri
- Olabarrieta, Juan Antonio
- Olabarrieta
- Olabe
- Olabe
- Olabeaga Aldanondo, Iñaki
- Olaberri