Oihenart, Jakes
(«Larrondo» deitua). Nafarroa Behereko pastoralgilea (Uharte-Amikuze, XIX. m.). 1848an, Larribarren antzeztu zen Kaniko eta Belxitina izeneko pastoral komikoa antzezteko prestatu zuen. Ez dago jakiterik pastoralik idatzi ote zuen, baina bera errejenta zela antzeztu ziren Roland (1827, 1849), Aymonen lau semeak (1851), Santa Helena (1854), eta Phantzart (1852) izeneko pastoralak. v 1971n, Gabriel Arestik prestatuta, Kaniko eta Belxitina-ren argitalpen berria egin zen; eta, 1982an, Iñaki Mozosek prestatuta, Phantzart inauteriko tragikomediarena.