Oihartzabal, Beñat
Lapurtar hizkuntzalari eta euskaltzain osoa, Parisen jaioa (Paris, 1949). Zuzenbide eta hizkuntzalaritza ikasketak egin zituen Parisen. 1982an doktoretza tesia aurkeztu zuen: La pastorale souletine: étude critique de Charlemagne (1991). 1984az geroztik, Centre National de la Recherche Scientifique institutuan lan egin du ikerketari. Euskal hizkuntzalaritzako irakaslea da Baionako Unibertsitatean. 1990ean, Euskaltzain oso izendatu zuten. Oihartzabalenak dira, halaber Etude descriptive de constructions complexes en basque: propositions relatives, temporelles, conditionnelles et concessives (1987), eta Les relatives en basque (1985) lanak. Horiez gainera, artikulu ugari argitaratu ditu, besteak beste: Ba- baiezko aurrizkia (1984), Zuberoako herri teatroa (1985), Behako bat ezezko esaldieri (1985), Erlatibakuntza: perpaus erlatiboaren egitura (1986), Operatzaile isila euskarazko perpaus erlatiboetan (1988), Note sur les antécédents romantiques de la théorie de la passivité du verbe dans les études euskariennes (1991), Théorie des pronoms nuls et diversité linguistique: bilan (1991), Euskara batuari iparraldetik behatuz (1993). Irakaskuntzan eta hizkuntzalaritzaren inguruko lanekin jarraitzeaz gainera, azken urteotan Euskaltzaindiaren Iker Saileko arduradun ere bada.