oihartzun
iz. Hots uhinek behaztopa bat aurkitzean gertatzen den hots errepikatzea; horrela errepikatzen den hotsa. Apirilean entzuten diren txori kanten oihartzuna. Oihartzun hotsa. || Irud. Ez baita inoren oihartzun, ez baita besteren ahoz ari, bere baitatik baizik. Gaurko gehiegikeriek zaharragoren bat izutzen badute, har beza gogoan gehiegikeria horiek, harri biziaren antzera, ez dutela lehengo gehiegikerien oihartzuna eta neurria besterik itzultzen. Platonek euskal literaturan izan duen oihartzuna. Hizkera suntsikorra, egunoroko berriketan oihartzunik gabe ahitzen dena, eta hizkera iraunkorra.