Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oihartzabal Iruretagoyena, Roman

Gipuzkoar abesbatza zuzendaria (Ataun, 1883 - Bergara, 1971). Bergarako Orfeoiaren zuzendaria izan zen hura sortu zenetik (1923). Abesbatza eta orkestrarako nahiz soilik abesbatzarako obrak zuzendu ditu abesbatza honekin: Verdi, Berlioz, Fauré, Mozart eta Brahms-en Requiem-ak, Haendel-en Mesias, Mendelssohn-en Elias, Haydn-en Sorkuntza, Mozarten Koroazio-Meza, Beethoven-en IX. Sinfonia, Pergolessi-ren Stabat Mater, Usandizagaren Mendi-Mendiyan, Escuderoren Illeta eta Guridi, Sorozabal, Esnaola, nahiz Mocoroaren musika lanak.