odontognato
izond. Zool. Neorniteen azpiklaseko izen bereko gainordenako hegaztiez esaten da. Kretazeoan, Ipar Ameriketan eta Hego Ameriketan, bizi izan ziren aurkitu diren fosilen arabera. 1-2 m luze ziren; mokoaren goiko eta beheko aldeak horztunak zituzten; ez ziren hegoen indar hutsez hegan egiteko gai, eta bizitzaren parterik handiena lurrean edo uretan ematen zuten, baina mota batzuk hega-luzeenak, planeatuz ibiltzeko gai ziren; lurretik hanken laguntzaz altxatzen ziren hori egin behar zutenean. Sailkapen honetako hegaztirik ezagunena Hesperornis izenekoa da, 1,5 m luze zena, eta ahate baten itxurako gorputz luzarana, oso hego laburrak eta moko luze zorrotza zituena.