odontornite
iz. Paleont. Izen bereko azpliklaseko hegazti fosila. Gaur egungo hegaztien antzekoak ziren, baina gaur egungoek ez bezala hortz txiki zorrotz batzuk zituzten. Hego handiak zituzten eta baita bular-hezur handi bat ere, hegan luze egin ahal izateko. Kretazeoan bizi izan ziren. Motarik ezagunena ictiornis da.