Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

odontogloso

iz. Bot. Orkidazeoen familiako landarea (Odontoglossum grande). Zurtoin motza eta hosto luze zabalak ditu. Zurtoinak oinean erraboila itxurako konkorra izaten du. Hostoak aurrez aurre antolatuak izaten ditu. Atalik ikusgarriena lorea du eta horregatik da orkidazeoetan aintzat hartuenetakoa. Sei orriko lorea du; horietako hiru luze estuak dira, kolorez hori marroiak; bi luze zabalak, erdi bat horia eta beste erdia marroia dutenak, eta seigarrena txirla baten itxurakoa, kolorez zuri-gorria. Lorategietako apaingarri gisa lantzen da.