odontozeto
iz. eta izond. Zool. Ugaztunen klaseko zetazeoen ordenako itsasoko animalia batzuez esaten da. Odontozetoen ezaugarri berezia ahoa bizarrez eta hortzez hornitua izatea da. Odontozeto mota batzuek bi barailetan dituzte hortzak, beste batzuek behekoan bakarrik. Gainerako zetazeoek baino aho estuagoa eta txikiagoa dute. Delfinidoak, monodontidoak eta platanistidoak dira odontozetoen azpiordenako familiarik ezagunenak.