Ochoa de Olza Segin, Iñaki
Nafar mendizalea (Iruñea, 1967 – Annapurna, Nepal, 2008). Mendi-gidaria zen ogibidez. Himalaian, berrehundik gora espediziotan parte hartu zuen, eta zortzimilako gehienak igo zituen. 2008ko maiatzaren 23an hil zen, Annapurnan (8.091 m). Eskuetan izozte sintomak zituela eta, uko egin zion gailurrerarino igotzeari, eta IV. kanpamentuan zegoela, 7.400 metrotan, garuneko lesioa izan zuen, eta biriketako edema. Altura horretan bost gau igaro ondoren, hil egin zen. 2008ko azaroan Nafarroako Gobernuak Kirol Merituaren Urrezko domina bana eman zien Iñaki Ochoari eta hura erreskatatzen saiatu ziren mendizaleei.