Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oca

edo Oka. Gaztelako ipar-ekialdeko lurraldea, Bureba-ko eskualdean.  v Historia. Erromatarrek Auca izeneko hiria eraiki zuten han. Apezpiku baten egoitza izan zen Oca V-X. mendeetan, eta musulmanen esku egon zen aldi batez X. mendean. Bizirik egon zen bertan euskara IX-X. mendeak arte eta Nafarroako erreinuaren barneko muga lurraldea izan zen XII. mendea arte. Briviesca izan da Oka aldeko hiri garrantzitsuena.