Ocampo, Silvina
Argentinako idazlea (Buenos Aires, 1891 - Buenos Aires, 1991). Kontakizun bildumak argitaratu ditu (Viaje olvidado, 1937; Autobiografía de Irene, 1948; La furia y otros cuentos, 1959); kontakizun fantastikoak dira, kalitate handikoak. J. L. Borgesen adiskide eta A. B. Casaresen emazte zen, eta bien lankide izan zen. Poesia ere landu zuen (Pequeña antología, 1954).