Oca
edo Oka-ko mendiak. Gaztelako ipar-ekialdeko mendialdea, Iberiako mendien iparraldean, Burgosko herrialdearen ipar-ekialdean. Burebako hegoaldean daude, Errioxako mugatik hurbil, eta Oka (Ebro) eta Arlanzon (Duero) ibaien arteko banalerroa eratzen dute. Oka-ko mendien erdialdean dago La Brujula mendatea, 995 m gora.