Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

obstetrizia

iz. Med. Haurdunaldia hasten denetik erditu ondorengo sei asteak arte (haurdunaldian, erditzean eta erditu ondoren emakumearen ugal-organoak bere onera itzultzen diren denbora epean, alegia), emakumearen osasuna aztergai duen ginekologiaren alorra. Obstetriziak haurdunaldian gerta daitezkeen gorabeherak kontrolatzea eta haurra erditu ondoren amarengan ager daitezkeen infekzio eta eritasunetatik sendatzea ditu helburu nagusiak. Historian zehar idatzi eta aztarna asko aurkitu dira, gai honi buruzko ardura oso antzinakoa dela erakusten dutenak, baina obstetrizia modernoa XVI. mende inguruan sortu zela esan daiteke; obstetriziaren garapenean eragin handia izan zuten fortzepsak eta anestesian eta asepsian egindako aurreramenduek. Tokologia izena ere ematen zaio.