O'Brien, Mary
Britainiar abeslaria (Londres, 1939 - Londres, 1999). Dusty Springfield izenaz ezagunagoa. 1960an Springfields taldea sortu zuen, folk eta country musikakoa. Arrakasta handiko single batzuk grabatu zituen, eta hiru urte geroago, bakarlari gisa hasi zen. "I Only Wanna Be With You" (1964) abestiarekin ingeles zerrendetako laugarren lekura iritsi zen; abestia zekarren diskoa, A Girl Called Dusty, urte horretan bertan argitaratu zen, eta Britainia Handiko hamar onenen artean sartu zen. 1965ean Everything´s Coming Up Dusty argitaratu zuen, eta hurrengo urtean bere arrakastarik handiena lortu zuen, "You Don't Have To Say You Love Me" abestiarekin. 1967an The Look Of Love grabatu zuen, James Bonden film baterako (Casino Royale), eta 1969an bere beste klasikoetako bat argitaratu zuen: Son Of A Preacher Man. Beste lan batzuk: Golden Hits, Dusty ub Memphis, The Windmills Of Your Mind, Am I The Same Gir, What Have I Done To Deserve This, Whatever Would I Do (1995).