nuntzio
iz. Estatu batean Aita Santuaren ordezkari diplomatikoa den apezpikua. XVI. mendeaz geroztik ordezkari iraunkorra da herrialde bakoitzeko elizaren eta gobernuaren aurrean, eta enbaxadorearen zeregin eta maila bera du. 1815ean Vienako Kongresuak nuntzioaren eskubideak eta zereginak zehaztu zituen eta hainbat estatutan beste enbaxadoreen artean lehentasuna hari ematea erabaki zuen.