Nunn, Trevor
Britainiar antzerki zuzendaria (Ipswich, 1940). XX. mendeko zuzendari britainiar garrantzitsuenetako bat da. Cambridge Unibertsitatean ikasi zuen, eta Coventryn ekin zion zuzendari lanbideari. 1965ean Royal Shakespeare Company-n sartu zen zuzendari laguntzaile bezala. 1968an Peter Hallek utzitako zuzendari artistikoaren lanpostua hartu zuen, eta 1978an Terry Handsekin hasi zen zuen lan horretan, 1986 arte. Antzerkigintzan taularatu dituen lanik aipagarrienak musikalak izan dira: Nicholas Nickleby (1980), Cats Starlight Express (1984), Miserableak (1985), Chess (1986), Aspects of Love (1989, Maitasunaren alderdiak).