Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nunbat

iz. Zool. Martsupiodunen ordenako dasiuridoen familiako ugaztun txiki mutur-luzea (Myrmecobius fasciatus). 25 cm inguru izaten da luze, eta isatsa 15 cm-koa izaten du, iletsua eta kolorez zuria. Ile sarria du, gaztaina kolorekoa eta sei bat zerrenda zuriz tartekatua bizkarrean. Emeak ez du martsupiorik. Mihiaz harrapatzen dituen inurriak jaten ditu. Australiako hego-mendebalean bizi da.