Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Novecento

Italiar artisten taldea, 1922a Milanen sortua, italiar tradizio klasikoaren errealismora itzultzea proposatzen zuena. Nazionalismoari garrantzi handi ematen zioten, eta arte faxistaren erroetariko bat izan zen. Artistarik nabarmenenak: Marino Marini, Arturo Martini (eskultoreak) eta Ottone Rosai, Massimo Campigli, Carlo Carrŕ, Mario Sironi eta Felice Casorati (margolariak).