Nouvelle Vague
(Eusk. «Uhin Berria»). 1960 ondorengo urteetan mundu osoan, eta batez ere Frantzian izan zen zinemaren berritzea. Teknikaren garapenak baliatu, balio zaharrak ukatu eta zinemaren egitura astunak arindu nahi zituena. Truffaut, Godard, Chabrol izan ziren joera honetako zinemagile nagusiak. Nouvelle Vagne-ko belaunaldiak Cahiers de Cinéma aldizkaria hartu zuen adierazpidetzat. Lehen filmak arinak eta freskotasun handikoak egin zituzten. 1970etik aurrera ahultzen hasi eta indarra galdu zuen.