Noland, Kenneth
Estatubatuar pintorea (Ipar Carolina, 1924). Abstrakzio postpiktorikoaren ordezkari handienetako bat da. 1950ean Morris Louis ezagutu zuen, eta hurrengo hamarkadan, Kolore Eremuen pintura garatu zuten elkarrekin. Pintura akrilikoa erabiltzen du bere lanetan, zirkulu zentrokideak eginez eta forma desberdinak ikertuz. Shaped Canvas-en aitzindarietako bat da. 1965ean Washingtongo Arte Modernoaren galerian eman ziren bere lanak ikustera.
- nolako
- nolakotasun
- nolakotsu
- Nolan, Sidney Robert
- nolanahi
- Noland, Kenneth
- nolatan
- nolatsu
- nolaz
- nolazpait
- Nolde, Emil