nolako
izlag. (Galdetzailea). Zer eratako, zer modutako? ik. zelako. Nola bizten dira hilak, eta nolako gorputzetan etorriko dira? Nolako oinazeak ote dituzte? || (Zehar galderetan). Nolako hitzak darabiltzan ikus dezakezu. Euskal izenak berak nolakoak diren erabaki behar genuke aurrenik. Pika nolako, umea halako (esaera). || (Harridura adieraziz). Errege ohean zeino, oi nolako urrina! Azal aldaturik ageri da, gainera, eta nolako azalarekin! || Zer-nolako. ik. zer.