nolanahi
adlag. Edozein eratan, edozein modutan. Bere hizkera arrunta, nolanahi josia, ez da beharbada dirudien bezain erraz jaioa. Itzuli ere ez zuen nolanahi egin, gogo beroz, arreta handiz eta jakite ugariz baizik. || Nolanahiko. izlag. a) Edozein motatako. Lurrak nolanahiko loreak ernarazten ditu ibai ertzetan. b) Erdipurdikoa. ik. nolabaiteko. Lapurra bazen ere ez zen nolanahiko litxarrero kaxkarra, lapur handia baizik. || Nolanahika. adlag. Nolanahi. Ez da ordea nolanaika egiteko lan bat. || Nolanahi ere. Aurreko esaldian adierazten dena gorabehera eta hura osatuz esaten denari laguntzen dion esapidea. ik. dena dela. Ereiten ari den haziak emango du fruitu, baina ez dakigu noiz eta, nolanahi ere, ez du erein bezain sarri emango. || Nolanahi den. Nolanahi ere. Era eta modu berriak, nolanahi den, berekin dakarte zaharragoak baztertzea. || Nolanahi ere den. Nolanahi ere.