Nolan, Sidney Robert
Australiar artista (Melbourne, 1917 - Londres, 1992). Arte ikasketak egin zituen Melbournen, eta abangoardiako hainbat artistarekin ibili zen, dadaismo eta surrealismo joeretakoekin batez ere. 1938an Contemporary Art Society elkartea sortu zuen John Reed-ekin batera. Bi urte geroago, bakarkako lehen pintura erakusketa egin zuen Melbournen, sekulako ospea eman ziona. 1951n Londresen egin zuen atzerriko lehen erakusketa, eta hiri horretan geratu zen bizitzen. Joera ikonografiko berritzailea sortu zuen, askotan Australiako historia eta ohitura zaharretan inspiratua. Batzuetan Australiako paisaia lehor eta elkorrak irudikatzen ditu, beste batzuetan, Antartikako esploratzaileak nahiz Txinako paisaiak. Lanik aipagarrienen artean Carron plains du (1948).
- nolakatu, nolaka, nolakatzen
- nolakatze
- nolako
- nolakotasun
- nolakotsu
- Nolan, Sidney Robert
- nolanahi
- Noland, Kenneth
- nolatan
- nolatsu
- nolaz