Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nola

adlag. (Galdetzailea). Zein modutan, zein eratan? ik. zelan. Nola adieraz daitezke gauzak hitzak gabe? Nola bereizi, beraz, musika, gurea dena eta ez dena? || Zer dela eta? Nola aukeratu zenuen gaitzat Lizardiren poema hori? || (Harridura edo adieraziz). Nola pentsa dezakezu, Antonio bihotzeko, zutaz ahaztu naizenik? || (Zehar galderetan). Aurreko kapituluan ikusi dugu noiz eta nola izan zen aurtikia Bastilla. Hor gabiltza, batetik eta bestetik, nork geure opilari ikatza nola hurbilduko. || Nola… ere! (Aditzaren era burutuaz, eta iruzkin gisa tartekatua). Beste alde batetik, ordea, hizkuntzak markatzen gaitu (nola markatu ere!): gizartean bizi garen aldetik diot. || Nola edo hala. Moduren, eraren batean. ik. nolabait. Has nadin beraz nire esatekoak esaten, nola edo hala. || Nola hala. Nola edo hala. || Hala nola. ik. hala. (Berdintasuna adieraziz). || Nola… hala… (Lehenengoa erkaketaren lehen alderdiaren hasiera, eta bigarrena bigarrenean). ik. hala nola. Nola zeruan hala lurrean. Nola soinua, hala dantza (esaera). || Hain… nola. ik. hain. || Hainbat… nola. ik. hainbat. (Kausazko perpaus txertatu baten buru gisa, aditz jokatuak bait- edo -(e)n hartzen duelarik). Zeren nola anarterainokoan beti artzain ibili baitzen, ez baitzen oraino armetan usatua. Mendi handiak nola diren, neguan ez da han giro. || (Perpaus azalgarri baten buruan). Kontzientzia bere bidean dagoenean, nola baitago bekaturik ez duenean, orduan da aise eta bere gogara.