Nicolaï, Christoph Friedrich
Alemaniar idazlea (Berlin, 1733 - Berlin, 1811). Arrazionalismoaren aldezlea izan zen. Alemaniako Ilustrazioaren defenditzaile handienetakotzat hartu da. Lessing-en eta Mendelssohn-en adiskidea zen. Bere familiarena zen argitaletxearen eta liburu-dendaren zuzendaritza hartu zuen 1758an eta horietaz baliatu zen hainbat aldizkari sortzeko; Zientzia ederren eta antze liberalen liburutegia (1757-1765), Garai honetako literaturari buruzko gutunak (1761-1765) eta Alemaniar liburutegi orokorra (1765). Alemaniar literatutako lehenengo aldizkariak dira; haien helburua zen filosofia ilustratua zabaltzea eta Alemanian eta erbestean agertzen ziren literatura lanak ezagutzera ematea. Sebaldus Nothanker maisu jaunaren bizitza eta gogoetak, (1773-1776) erlijio fanatismoaren kontra eta Gizon gizen baten historia (1794) satira eleberriak ere idatzi zituen.
- Nibelungenlied
- nibelungo
- Nice
- Nicklaus, Jack
- Nicol, William
- Nicolaï, Christoph Friedrich
- Nicolás Moreno, Vidal de
- Nicolau D’Olwer, Lluís
- Nicole, Pierre
- Nicolle, Charles
- Nichiren