Estatu Batuetako golf jokalaria (Columbus, Ohio, 1940). 1962. urtean hartu zuen golfa lanbidetzat eta ordudanik nazioarteko 18 txapelketatik gora irabazi ditu (besteak beste 6 Master edo maisuen lehiaketa). Golfak izan duen jokalari handienetako bat da.