Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Neva

Errusiako ibaia, 74 km. Ladoga aintziran sortu eta Finlandiako golkoan isurtzen du ura. Itsaso Zuria Itsaso Baltikoarekin lotzen duen ubide sisteman kokatua dago eta ontziak ibaiaren luzera osoan ibiltzen dira. Volga ibaiarekin loturik dago, zenbait ubideren bitartez, eta haren bidez, Don ibaiarekin. Horrela, Baltikotik Kaspiar Itsasoraino eta Itsaso Beltzeraino ontziz ibil daiteke. Nevaren deltan dago San Petersburgo hiria.