neutrotu, neutro, neutrotzen
da-du ad. Kim. Neutro bihurtu. v Azido baten eta base baten kopuru baliokideen arteko erreakzio kimikoa egin gatz bat eratzeko. Erreaktiboetako batek hidrogeno ioia (H+) era badezake eta besteak hidroxilo ioia (OH-), bi erreaktiboak elkartzean ura ere eratzen da: H+ + OH– ® H2O. Normalean ur ingurunean gertatzen da neutrotzea, konposatu organikoekin nahiz inorganikoekin:
Ca(OH)2 + H2SO4 ® CaSO4 + 2H2O
HCOOH + NaHCO2 ® HCOONa + CO2 + H2O
Baina neutrotzea urik eratu gabe ere gerta daiteke, solido batek eta gas batek erreakzionatzen dutenean adibidez (CaO + CO ® Ca CO3), edo bi gasek erreakzionatzen dutenean (NH3 + HCl ® NH4Cl). Neutrotzeak ez du esan nahi amaierako disoluzioaren pH-a 7 izan behar duenik (pH neutroa). Hori horrela da erreakzionatzen duten azidoa eta basea indartsuak direnean (HNO3 eta KOH adibidez), edo biak ahulak direnean (HCOOH eta NH3 adibidez); baina azido indartsu batek base ahul batekin erreakzionatzen duenean neutrotzea gertatzean pH-a 7 baino txikiagoa izango da, eta azido ahul batek base indartsu batekin erreakzionatzen duenean pH-a 7 baino handiagoa.
- neutralizatze
- neutraltasun
- neutrino
- neutro
- neutroi
- neutrotu, neutro, neutrotzen
- neutrotze
- Neva
- Nevada, Sierra
- Nevada
- Nevado del Ruiz