neutro
izond. Gram. Genero bereizketa egiten duten hizkuntzetan, maskulinoa edo femeninoa ez dena; genero maskulinokoa nahiz femeninokoa ez dena. Latinezko hitz neutroak. v Disoluzio neutroa. Kim. Hidrogeno ioien eta hidroxilo ioien konzentrazio bera duena. Disoluzio horren pHa 7 da giro tenperaturan; horixe da, hain zuzen, ur garbiaren pHa. v Atomo neutroa. Atomoa neutroa dela esaten da karga positiboen kopurua (protoiak) eta karga negatiboena (elektroiak) berdina delako. v Elektr. Inongo gertaera elektrikorik edo magnetikorik ez duten gorputzez esaten da. v Eroale neutroa. Banaketa fase-anitza duen sistema batean, alternadorearen edo transformadorearen borne neutroari lotzen zaion eroalea.