Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

neutrino

iz. Fis. Karga elektrikorik eta masarik gabeko (edo oso masa txikiko) oinarrizko partikula, argiaren lastertasunean higitzen dena. Beta erako erradioaktibitatean elektroiarekin batera igortzen da. Leptoien sailekoa da, eta elektroiekin gertatzen den bezala muoiei eta tau partikulei lotutako neutrinoak ezagutzen dira. Haren antipartikula edo antipartikulak ere ezagutzen dira. Horien berri W. Paulik eman zuen lehendabizi 1931. urtean, beta erradioaktibitatean aurkitutako zenbait gertaera azaltzeko. Neutrinoak atzematea zaila gertatu da, baina 1953z geroztik bada bere izatearen froga enpirikoa. Asko eztabaidatzen da gaur egun neutrinoak masarik ba ote duen ala ez; dena dela, masarik izatekotan elektroiarena baino 28.000 aldiz txikiagoa izan behar du. Galdera horren erantzuna garrantzi handikoa izan daiteke kosmologian.