Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

negrito

iz. Malaysiako uhartediko gizatalde bateko kidea. Negritoak txikiak dira (140-150 cm artean), kolorez inguruko leinueetako kideak baino beltzagoak; buru mesozefaloa eta ile kizkurra dute. Beste malaysiar taldeak iritsi ahala barnealdera eta leku menditsuetara aldatuz joan dira negritoak. Gaur egun, batez ere, Malaysia penintsulako erdialdean (Semang), Filipinetan (Aetas, Negros), Ginea Berrian eta Andaman uharteetan bizi dira.