Negret Dueñas, Edgar
Kolonbiar eskultorea (Popayan, 1920). Arte ederretako ikasketak egin zituen. New Yorken eta Europan bizi izan da, baina lehen erakusketak Kolonbian bertan egin zituen 1943 eta 1944. urteetan. Kolonbiatik kanpoko lehen erakusketa New Yorken egin zuen, Pericot galerian. Europan egon zenean, Oteiza euskal eskultorea ezagutu zuen eta haren eragina bereganatu zuen. 1965ean Eskulturako Sari Nazionala irabazi zuen. Bere eskultura publiko garrantzitsuenetako bat Seulgo Olinpiar Parkean dagoen Metamorfosia (1981) da. Beste lan aipagarri batzuk dira: Vaso con una flor (1949, Ontzia eta lorea), El nido (1950, Habia), Rostro de Cristo (1950, Jesu Kristoren aurpegia), Cabo Kennedy (1967, Kennedy lurmuturra), Aparatos mágicos (1955-1963, Tresna magikoak).
- negoziatu, negozia, negoziatzen
- negoziatzaile
- negoziatze
- negoziazio
- negozio
- Negret Dueñas, Edgar
- Negri, Pola
- Negrín López, Juan
- negrito
- Negro
- Negros