negu
iz. Lau urtaroetako hotzena, udazkenaren ondotik datorrena. San Simon eta San Juda joan zen uda eta negua heldu da. Etorri da negua, harekin elurra. v Neguan eguargia gaua baino laburragoa izaten da eta urteko egunik hotzenak izaten dira. Tropikoetan, berriz, urtaroek ia aldaketarik ez baitute, euri aldia izaten da. Izadiari dagokionez, negua loaldiaren garaia da: landareek hazia galtzen dute eta hazterik ez da izaten udaberria heldu arte, animalia askok lotan igarotzen dute negua, eta intsektuak hil egiten dira. ik. urtaro. v Astronomia negua. Astr. Lurraren iparraldean abenduaren 21 edo 22tik martxoaren 20 edo 21era hedatzen dena, eta Lurraren hegoaldean ekainaren 21 edo 22tik irailaren 23ra hedatzen dena.