Negruzzi, Costache
Errumaniako idazle eta politikoa (Iasi, 1808 - Iasi, 1868). Moldaviako literaturaren pizkundearen eragileetariko bat da. 1821eko iraultzaren garaian Besarabiara ihes egin zuen. 1823an itzuli zen eta goi karguak izan zituen administrazioan. Negruzzik olerkiak, ipuinak eta antzerki lanak idatzi zituen, hala nola: Aprodul Purice (1837) poema epikoa; Pacatele tineretelor (1857, Gaztaroko bekatuak) hitz lauz eta bertsotan.
- Negri, Pola
- Negrín López, Juan
- negrito
- Negro
- Negros
- Negruzzi, Costache
- Negu Gorriak
- negu
- negualde
- negualdi
- Neguev