Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nefrolitiasi

iz. Med. Goiko gernu bideetan harriak sortzean izaten den eritasuna. Gernuan ohiko ez diren osagaiak agertzean (fosfatoak, karbonatoak, oxalatoak adibidez) eta osagai horiek prezipitatzean gertatzen da. Harriak sortzen diren tokitik gernu bideetako beste toki batzuetara mugi daitezke; ureterrean edo maskurian geldi daitezke edo berez gernuarekin batera, kanporatu. Nefrolitiasiaren ezaugarri nagusiak mina eta odol isuria dira.