Nastase, Ilia
Errumaniar tenislaria (Bukarest, 1946). Hamalau urterekin hasi zen tenisean jokatzen. 1973an munduko tenislaririk onena izendatu zuten. Hainbat txapelketa irabazi du bere karreran zehar, hala nola Estatu Batuetako Irekia (1972), Roland Garroseko txapelketa (1973) eta New Yorkeko Master txapelketaren lau edizio (1971, 1972, 1973, 1974). Davis kopan bikotekako hainbat txapelketa irabazi zituen Jon Tiriac-ekin batera.