Nasution, Abdul Haris
Indonesiar militarra (Sumatra, 1918 - Jakarta, 2000). Indonesiaren independentziaren aldeko iraultzaren heroietako bat izan zen. Bandungeko Militar Akademia Nederlandarrean ikasi zuen, eta 1941ean India Nederlandarretako armadan sartu zen. Indonesiaren independentziako gerran borroka ekintzak zuzendu zituen Javako holandarren kontra (1948-1949). 1950ean Indonesiako armadako buru izendatu zuten, 1957an Estatu Nagusiko Buruzagien Batzordeko lehendakari, eta 1959an, Defentsako ministro. 1965eko Estatu kolpe ahalegina itoarazi zuen Suharto jeneralaren laguntzarekin. 1979an Indonesiaren independentziaren aldeko borroka idazlana argitaratu zuen. 1996an kargutik kendu zuten, eta hurrengo hilean, orobat kendu zuten Achmed Sukarno lehendakaria.
- Nassau
- Nassauko etxea
- Nasser, Gamal Abdel
- Nastase, Ilia
- nastia
- Nasution, Abdul Haris
- Natal
- Natan
- Nathans, Daniel
- NATO
- Natorp, Paul