Nathans, Daniel
Estatu Batuetako mikrobiologo eta sendagilea (Wilmington 1928). Werner Arber-ekin eta Hamilton Smith-ekin batera genetika molekularreko ikerketan aritu zen. DNA-aren molekula erraldoiak aldarazten dituzten entzimak aurkitu zituzten eta DNA-ak gordetzen duen informazio genetikoa aztertzeko baliatu zuten aurkikuntza hura. Hiru zientzialarioi Medikuntzako Nobel saria eman zieten 1978. urtean.