Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Napata

Nubiako antzinako hiria, Nilo ibaiaren lehen bihurgunean. Kush erresumaren garaiko hiriburua izan zen. Garrantzi handiko merkataritzagunea izan zen K.a. XVI. mendearen erdialdera, han egiten baitzen Afrikako erdialdetik eta hegoaldetik merkatariek Egiptora zekartzaten eta Egiptotik Afrikara zeramatzaten salgaien trukea. Psametiko II.a faraoiak suntsitu zuen K.a. 590. urte inguruan. Amonen tenplua eta zenbait piramide txiki geratzen dira. Gaur egun Merawi izena du (Sudango iparraldean).