Nan-txan
Txinako hego-ekialdeko hiria, Gan-Jiang ibaiaren eskuineko ibarrean, itsasotik 500 km ingurura; Kiangsi probintziako hiriburua; 880.500 biztanle (1985). Ibai portua, aireportua eta garrantzi handiko burdinbidegunea. Txinako hegoaldeko industriagunerik handienetakoa da. Kamioiak, traktoreak, pneumatikoak eta nekazaritzako makineria egiten da, batez ere; orobat oihalak eta papera.