Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nanotasun

iz. Biol. eta Med. Nanoa denaren nolakotasuna; mota jakin bati dagokiona baino txikiagoa izatean datzan gertaera biologikoa.  v  Landareetan, besteak beste urik ezak, elikagai urritasunak zein tenperatura beroegiek eragiten dute nanotasuna, hots, inguruan dituzten baldintza okerrek. Txina eta Japonian zuhaitz nanoak (bonsaiak) landatzen dira, haziak lur pobreetan landatuz edo landarearen hazkunderako desegokiak diren egoerak sortuz. Animalietan, eta goi mailako animalietan batez ere, jaiotzatiko nanotasuna edo desegokitasun metabolikoek edo endokrinoek sorturikoa (tiroidea behar bezala ez aritzeak sortua, esate baterako) bereizten dira. Gizakietan nanotasuna, gizonezkoetan 1,30 m-tako garaiera eta emakumezkoetan berriz 1,20 m-tako garaierara iristen ez direnak dutela esaten da .