Nanterre
Frantziako hiria, île-de-France lurraldean, Paristik ipar-mendebalera dagoena; Hauts-de-Seine departamenduko hiriburua; 96.004 biztanle (1990). Gotzain egoitza; Paris-10, Nanterreko unibertsitatea, 1968ko matxinadan eragin handia izan zuena. Garrantzi handiko industriagunea da. Autoak, bizikletak, makina elektrikoak eta elektronikoak, oihalak, jostailuak eta kimika gaiak egiten dira, batez ere.