Nano, Fatos
Albaniar politikari eta ekonomista (Tirana, 1952). Tiranako Unibertsitatean egin zituen ekonomiako ikasketak, eta ekonomia politikoan espezializatu zen. Ekonomia ikertzen eman zituen lehen urteak eta, ondoren, irakasle hasi zen Tiranako Ekonomia Fakultatean. 1990ean politikan sartu zen Albaniako Alderdi Komunistarekin. Albaniako Lehen Ministroa izan da hiru bidez (1991n, 1997-1998an eta 2002-2005ean). 1998an politika utzi behar izan zuen Azem Hajdari ikasleen buruzagia hil ondorengo protestak zirela-eta, baina 2002an gobernura itzuli zen.